Maiatzaren 26tik ezingo da Nortasun Agiria Eibarren eskuratu

plaentxia_com 2010ko mar. 30a, 12:55
Data horretatik aurrera ezingo da Eibarko bulegoetan Nortasun Agiririk egin; ondorioz, Donostiara edo Gasteizera hurbildu beharko da maiatzaren 26tik aurrera.
 
Gobernuak Gipuzkoan duen Ordezkaritzaordeak azaldu duenez, Eibarko bulegoetan "muga teknikoak" dituzte agiriak egiteko eta gehitu, Nortasun Agiri Elektronikoak egiteko "makina handiak" behar dituztela eta Eibarko bulegoetan "tokirik ez" dutela.
 
  • Donostiako bulegoa: 902 24 73 64
  • Gasteizko bulegoa: 945 20 95 47