KaosarenerasoaK eta Uluren kontzertua gaur gaztetxean

plaentxia_com 2010ko mar. 25a, 19:40
Apirilean bi taldeek kontzertuak eskainiko dituzte Bartzelonan. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
KaosarenerasoaK (Soraluze-Otxandio-Eibar) eta Ulu (Zarautz) taldeek kontzertua eskainiko dute gaur gaueko 23:00etan gaztetxean. Hardcore eta krusty musika lantzen dute bi taldeek eta lehenago jo izan dute elkarrekin. Bihar Amurrioko gaztetxean joko dute Inzesto eta Peligro de Muerte taldeekin eta datorren hilean, elkarrekin joango dira Bartzelonara bertan hiru kontzertu eskaintzeko. 
 
Bartzelonako kontzertuak
Kataluniako hiriburura joateko asmoa baduzue, aukera duzue bi taldeak zuzenean ikusteko. Hurrengo egunetan joko dute.
 
Apirilak 1: Los Bloques Fantasma etxean. 
Apirilak 2: Molins Sense Rei-ko Kasablanka etxean.
Apirilak 3: La Junglan.