Joseba Garcia Mendiko Automobilismo Txapelketa prestatzen hasi da

plaentxia_com 2010ko api. 12a, 12:41
Lehenengo proba Udanara igoera izango du maiatzaren 2an.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Joseba Garcia pilotu plaentxiatarra Mendiko Automobilismoko Euskadiko Txapelketa prestatzen ari da. Lehenengo proba maiatzaren 2an izango du, Udanan. 15ean berriz, Gorlera igoera jokatuko du, bi lasterketak 4´5 kilometrokoak izango dira.
 
Ekainean beste hiru igoeratan hartuko du parte; Aiara igoera ekainaren 12an, Zumarragara 13an eta Urkiolara 26an. Uztailaren 3an urteroko Arratera igoera jokatuko du. 
 
Aurten ere R-5 GT Turboarekin konpetituko du
Iazko auto berberaz konpetituko du Josebak, R-5 GT Turbo autoarekin eta zenbait aldaketa egiten ari zaizkio. Iaz Euskadiko Txapeldun izan zen 3 klaseko bere kategorian eta oso emaitza onak eskuratu zituen lehenengo postuetan geratuz.
 
FUTBOLA Domekan zelaietara itzulera
Astebeteko deskantsuaren ostean herriko futbolariak zelaira bueltatuko dira. Sorako Jubenilak Urolaren aurka jokatuko dute. Kadeteek ostera, Elgoibarren aurka izango dute. 18 punturekin 2. daude sailkapenean. Sorako Kadeteak berriz azkenaurren daude 7 punturekin.
 
Erregionaleri dagokionez Ilintxaren aurka neurtuko dira domekan. Ilintxak 22 puntu lortu ditu, Sorako Erregionalek berriz  23 puntu.