Gaztelupe Hotsak zigiluak eskaintza zabala izango du Durangon

plaentxia_com 2009ko abe. 4a, 12:44
Hamabost disko berrik Gaztelupeko Hotsak-en standa beteko dute.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
{mosimage} 
 
Durangoko Azokaren 44.edizioak zabaldu ditu ateak. Bost egunez, Euskal Herriko disko eta liburuak protagonismoa izango dute bizkaiko herrian. Bertan egongo da halaber, Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak diskoetxea bere nobedadeak aurkezten.  
 
Azokarako disko sorta zabala aurkeztu du, ondoren zerrendatuak:
 
ESNE ZOPAK (Esne Beltza): Esnesaltzailearena (CD/DVD)
{mosimage} 
Triki eta panderoan oinarritutako diskoa. Entzutekoa ez ezik, ikustekoa ere bada "Esne zopak" proiektua. DVD-an trikitilari beteranoak agertzen dira,beren istorioak kontatzen eta hauteako batzuek pieza bana jotzen dute. Horretaz gain, Esnesatzailea Mikel Laskurain eta Ane Elordi aktoreekin egindako film laburra da. Tropofilms ekoiztetxeak osatua. Aurten taldeak Japoniara egindako bisitaren irudiak ere ageri dira. 
 
BIDE ERTZEAN: Leidor Sessions (CD/DVD)
{mosimage} 
Tolosaldeko taldearen lehen hamarkada ospatzeko argitaratutako diskoa da.
 
THE DIRTY PINK LADIES: Sunrise Orchesta (CD)
Bloody Hotsak: Irungo rock taldearen estreineko diskoa.
 
UEK: U10 (CD + klipak)
Keu Agirretxeak zuzentzen duen taldearen errepertorioaren errepaso eta kantu berriak.
 
KEMEN LERTXUNDI: Begi berriak atzo gaueko irudientzat (CD)
{mosimage} 
Ondarroako kantugilearen bigarren lana.
 
FLAKUTT: Elektroflak + Utt (CD)
Iruñeatik txalaparta eta  elektronika nahastenduen egitasmoa.
 
NORMAN: Hardcore zinematografikoa (CD)
{mosimage} 
Eibar eta Ondarroatik datorren talde berri eta freskoa. Gitarretan arriskua hartzen duen taldearen estreineko diskoa.
 
HOTSAK DANTZAN 2: Jimmy Bidaurretaren sukaldetik (Biniloa 10") - Dantza Baltza
{mosimage} 
Jexux Guridi eta Luis Marioanoren doinuekin egindako nahasketa  dantzagarria.
 
PETTI eta BARRENCE WHITFIELD & The Bloody Hotsak (CD) - Bloody Hotsak
{mosimage} 
Nafarroako eta AEBtako kantariak elkarlanean egindako rock disko berezia.
 
GASTEIZ BIG BAND: SSSF (Biniloa 10") - Dantza Baltza
Ohiko Biga Bandari scrach-ak, hip-hop eta doinu latinoak gehitzen zaizkio era dantzagarrian.
 
MIKEL ANDONEGI: Poetic Babies (CD)
Donostiako musikariak Londresetik egindako lan elektronikoa.
  
 
ERRABAL JAZZ: nobedadeak
{mosimage} 
 
JIMMY ARRABIT TRIO: Basa Dantza
{mosimage} 
Jimmy Arrabit bateria jole esperiantzidun eta molde askoduna da, besteak beste, Itoiz, King Mafrundi, Sustraia taldeetako kidea. Jazz hirukote baten diskoa aurkezten du.
 
ORGANIKS
{mosimage} 
Hammond organua eta saxoak oinarri. Donostiako boskotea.
 
MIGUEL SALVADOR POJECT
{mosimage} 
Bizkaitik konoisaketa propioez osatutako diskoa. Gitarra jotzailearen laukotea.
 
MIKEL GAZTELURRUTIA: New Jazz Voices Ensemble
Eibarko Coliseon grabatutako jazz diskoa. Iruñeako kantariekin. Kantu ezagunak jazz mundura ekarriak.