Euskararen Egunerako dokumentala eta umeendako antzerkia antolatu dituzte

plaentxia_com 2009ko abe. 2a, 12:28
Jon Maiaren "Bidaia Intimoak" dokumentala emango dute kiroldegiko erakusketa gelan.
 
 
 
 
 
 
 
Bihar abenduaren 3a da, Euskararen Nazioarteko Eguna. Egun honen harira, herrian hainbat ekitaldi antolatu dituzte, Soraluzeko Udala, AEK, HHI, EHE, Pil-pilean Euskara Elkartea, Plaentxi HI-k. 
 
Egun handia ospatzeko, Udaletxean euskararen aldeko pankarta zintzilikatuko da eta egunean zehar musika izango da. 
 
Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna 
-Bihar, "Nik Euskaraz!" lemapean murala margotuko dute gaztetxoek ikastetxean.
 
-Arratsaldeko 19:00etan, "Bidaia Intimoak" dokumentala eskainiko dute kiroldegiko erakusketa gelan. Jon Maiak zuzendutako dokumental hau, Korrika 16-rako egin zuen. Bertan, Euskal Herrira etorritako lau lagunen istorioa kontatzen da. Trailera ikusteko klikatu hemen .
 
Abenduaren 4a 
-Barixakuan, umeendako "Barre Laborategia" izeneko antzerki emanaldia izango da En La Lona antzerki taldearen eskutik, kiroldegiko zine aretoan arratsaldeko 17:00etan. Umeek hiru enigma argitu beharko dituzte laborategi baten esperimetuak egiten ari den zientzilari eszentriko batekin .
 
{mosimage} 
"Barre Laborategia"-ko une bat.
 
"Klik egiozu euskarari"
Eusko Ikaskuntzak bere interneteko orrian Kukusumusuk Euskararen Egunerako diseinatutako kamisetak zozketatzen ditu. Bat irabazi nahi baduzu, bere orrian sartu eta euskararen aldeko mezu bat idatzi.  

{mosimage}
Zozketatzen duten kamiseta.