Sorako jubenilak hiru puntuak lortu dituzte

plaentxia_com 2009ko abe. 1a, 12:54
Laskurain eta Titin III 22ra iritsi ziren.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Asteburuko kirol emaitzen ohiko errepasoa jubenilen garaipenarekin hasiko dugu. Arizmendiri, 1-6 irabazi baitzien joan den zapatuan. Bosgarren daude 11 punturekin, buruan Amaikak Bat 27 punturekin. Hurrengo jarduanldian Urolaren aurka jokatuko dute.
 
Kadeteek ordea, emaitza berberarekin baina galdu egin zuten 1-6 Ilintxaren aurka. Horrela, hauek ere bosgarren daude 13 punturekin; Lagun Onak dago lehenengo 33 puntu batuta. Datorren asteburuan, Mutriku Txikiren aurka hiru puntuak lortzen saiatuko dira. 
 
Erregionalek 1-0 galdu zuten Zumaiaren aurka. Modu honetan, sailkapenean zortzigarren daude 15 punturekin; Hurrengo partidua Getariako Ketaren aurka jokatuko dute, hirugarren daude 22 punturekin. 
 
Aritz Laskurainek Tolosan du hurrengo partidua 
Laskurainek Zaldibarren jokatu zuen; Titin III.arekin bikote, 22-8 irabazi zuten, Berasaluze IX eta Zubietaren aurka. Datorren abenduaren 5ean, Tolosan jokatuko du. Partidua ondorengoa izango da:
Olaizola II - Peñagarikano
Xala - Laskurain