Egaña eta Lizaso sokatiran eta bertsotan

plaentxia_com 2009ko aza. 29a, 23:36
{vimeo}7883562{/vimeo}
Andoni Egaña eta Lizaso izan ziren zapatuan San Andres auzoko bertso afarian. Aurretik baina sokatiran apostua egin zuten auzoko andren aurka.
Urte mordoxka da bi bertsolariok auzora bertsotara datozena; uztailean jaietara etortzen dira eta San Andres egunaren bueltan egiten den bertso afarira ondoren. Giroan sartze aldera, azken urteotan aposturen bat egiten dute auzotarrekin. Iaz palan jokatu zuten; aurten sokatiran. Laja trikitilariaren doinuekin ere kantuan jardun zuten elkartera hurreratu zirenek.