Zapatuan bertso afaria San Andresen

plaentxia_com 2009ko aza. 27a, 13:35
Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak arituko dira San Andres elkartean.
 
 
 
 
 
Bihar, zapatua, urteroko bertso afaria egingo dute San Andres auzoan. Ospakizunak arratsaldean hasiko dira;
17:30etan, meza izango da eta ordu bete beranduago, 18:30etan, luntxa San Andres elkartean.
 
Bertso afaria iluntzeko 20:30etan izango da San Andres elkartean bertako bazkideentzako, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariek girotuta.
 
Hogei urte baino gehiago dira Egaña San Andresera etortzen dela. Biharkoa, zalantza bare, txapelketa nagusiaren aurreko azken entrenamenduetako bat izango da. Saioa bideoan grabatu eta datorren astean ikusi ahalko da webgune honetan.