HIESAren inguruko hitzaldia Elgoibarren

plaentxia_com 2009ko aza. 27a, 13:06
Hitzaldia abenduaren 1ean izango da, HIESAren aurkako Nazioarteko Egunean.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Datorren abenduaren 1ean, HIESAren eta GIB, Giza Inmunodefizientziaren Birusaren aurkako borrokaren Nazioarteko Eguna ospatuko da.
 
Horren harira, Elgoibarko Gurutze Gorriak eta Errotatxo, drogomenpekotasunaren prebentziorako elkarteak, hitzaldi-tailerra emango dute datorren martitzenean, abenduak 1, Elgoibarko Kulturetxeko hitzaldi gelan (Nafarroa Enparantza, 3), iluntzeko 19:00etan.