4 urte eta erdiko zigorra Mendizabalentzat

plaentxia_com 2009ko aza. 25a, 13:39
Sabin Mendizabali joan den astean jakinarazi zioten epaia eta 4 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu diote eta 5 urtean Ermuko udalerrira sartzeko debekua ezarri.
Zer berri 210
 
Gazte soraluzetarra pasa den urriaren 15ean epaitu zuten Madrilgo Audientzia Nazionalean, 2003an Ermuko PPren egoitzari egindako erasoarekin zerikusia izan zezakeela eta. Epaiak dio orduko kalte ordainak ere berak ordaindu beharko dituela. 
 
Orain Mendizabalek epaiaren aurka errekurtsoa aurkeztuko du eta uste du beste urte bete itxaron beharko duela behin betiko epaia jaso arte.