Emakumeenganako indarkeriari aurre egiteko kontzentrazioa egingo dute "Beldur barik" lemapean

plaentxia_com 2009ko aza. 25a, 12:23
Urtarriletik hona, Soraluzen sei emakumek salatu dute indarkeria Gizarte Zerbitzuetan. Kontzentrazioa 19:00etan izango da Plaza Barrixan.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaur azaroak 25 da, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Horren harira, Soraluzeko Emakume Batzordeak kontzentrazioa deitu du gaur iluntzeko 19:00etan Plaza Barrixan. Honen atzetik egitarau zabala dator, abenduaren 18a bitartean (egitaraua ikusi).
 
Soraluzen sei emakumek salatu dituzte tratu txarrak  
Garrantzitsua izango da gaurko kontzentrazioa, herri guztietan gertatzen dira tratu txarren kasuak. Soraluze ez da salbuespena: urtarriletik hona, sei emakumek tratu txarrak salatu dituzte herriko Gizarte Zerbitzuetan. Aurrerantzean horrelakoak errepika ez daitezen baliogarri izan bide dira indarkeriaren aurkako jardunaldi hauek.