Emakumeenganako indarkeriaren kontra egitarau zabala antolatu dute

plaentxia_com 2009ko aza. 19a, 12:17
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna ospatuko da.
 
 
 
 
 
 
 
 
Udaleko Emakumeen Batzordeak ekimenez batetako egitaraua antolatu du aipatu nazioarteko egunari begira.
 
Azaroaren 25ean, "Beldur barik" lemapean kontzentrazioa egingo da Plaza Barrixan, iluntzeko 19:00etan. 
 
Azaroaren 26an, Jaione Fraile, Daitekeko Berdintasun Teknikariak, hitzaldia emango du "Zer ulertzen dugu emnakumeen aurkako biolentziaz: tratu txar motak" izenburupean. Iluntzeko 19:00etan kiroldegiko erakusketa aretoan. 
 
Abenduaren 1ean, lehen hezkuntzako umeendako ipuin kontaketa egongo da, Beatriz Egizabalek narratua, arratsaldeko 17:00etan kiroldegiko erakustaretoan.
 
Abenduaren 3ko Udalbatzarrean aurkeztuko da Emakumeen eta gizonen berdintasunerako I. Plana
2009-2012 urte bitartean ezartzeko plana, Udalbatzarrean aurkeztuko da datorren abenduaren 3an. Bertan bozkatu eta gero onartzea espero da. Abenduaren 10ean berriz, Suraluzeko Emakumeen Batzordeak "Emakumeen Aurkako Indarkeriari aurre egiteko Protokoloa" aurkeztuko dute iluntzeko 19:00etan.
 
Azkenik, aipatu kiroldegiko zine zikloaren barruan, egun honi begira antolatutako "Dígaselo con valium" antzezlanaz gozatzeko aukera egongo da gabeko 22:15etan.