Lurdes Txurrukaren askapenaren aldeko kontzentrazioa gaur, espetxean 15 urte bete dituenean

plaentxia_com 2009ko aza. 18a, 14:22
Arratsaldeko 19:00etan Plaza Barrian kontzentrazioa egingo dute eta gero, hitzaldia emango du Joxean Agirrek gaztetxean. 
 
15 urte bete dira Angel Irazabalbeitia "Txorta" erail zutenetik eta baita Lourdes Txurruka soraluzetarra espetxeratu zutenetik ere. Egun, soraluzetarra Huelvako espetxean dago eta duela astebete jakin genuen Gara egunkariaren bitartez, bertako preso politikoak itxialdian daudela, senideek jasaten duten jazarpena salatzeko. Irakurri berria hemen
 
Horrela, gaur bere askapena eskatuko dute arratsaldeko 19:00etan Plaza Barrian. Ondoren, gaztetxean Joxean Agirre idazleak "Ertzaintzaren bilakaera errepresiboa" izeneko hitzaldia emango du arratsaldeko 19:30etan. 
 
Zapatuan, Bergarako Ezker Abertzaleak antolatuta Omenaldia egingo zaie Txurruka eta Txortari Basalgon, eguerdiko 12:00etan. Arratsaldeko 19:00etan beste ekitaldi bat izango da Soraluzen, Plaza Barrian.