Kontrargiren XXI. argazki rallya domekan izango da

plaentxia_com 2009ko aza. 18a, 12:17
Partehartzaileei egunean bertan jakinaraziko dizkiete jorratu beharreko gaiak, sei denera. (Aurreko edizioko sarituak)
 
 
 
 
 
 
 
Kontrargi Argazki Taldeak, Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordearekin batera, XXI. Argazki Rallya antolatu du domeka honetarako. Beti bezala, egunean bertan jakinaraziko dituzte argazkiek jorratu beharreko gaiak. Aurten sei izango dira eta erretratuak leku publikoetan hartu beharko dira. Rallyan parte hartu nahi duenak domeka goizeko 8:30etatik 9:30etara egin ahalko du Kontrargiren lokaletan (Arrabal 5). 
 
Epaimahaiaren erabakia abenduaren 11n jakinaraziko da San Andres auzoko elkartean. 
 
SARIAK
Lehen multzorik onena: 100 €
Bigarren multzorik onena: 80 €
Hirugarren multzorik onena: 60 €
Herriko onena: 60 €
Gazte saria (14 urtera arte): oparia 
 
XXI. RALLYAREN OINARRIAK
 
  • Partaideak: nahi duten argazkizale guztiak.
  • Inskripzioa: 5 € gazteak, 10€ helduak. Kontrargiren lokaletan, Arrabal 5.ean, goizeko 8:30etatik 9:30etara. Txartela hutsik egongo da hasieran, eta bulaeran gehienez 40 argazki izango ditu "jpg" formatuan (ez da onartuko hartutako argazkiak ezabatu edo manipulatzea).
  • Hamaiketakoa: Txoko tabernan (Plaza Zaharra) goizeko 11:00etan.
  • Gaiak: Sei izango dira, izen-emate orduan emango dira. Argazkiak leku publikoetan atera beharko dira.
  • Txartel bilketa: Eguerdiko 14:00etan, Kontrargi Argazki Taldearen bulegoan, argazki guztiak ordenagailu batera deskargatuko dira.
  • Aukeraketa: Aukeratzeko, mezu bat bidali beharko da zenbakia eta gaia azalduz, abenduaren 5a, zapatua, baino lehenago. E-posta bidez, (kontrargi@hotmail.es) edo ohiko postaz, (134 posta kutxatila, 20590 Soraluze).
  • Epaimahaia: Epaia abenduaren 11n, arratsaldeko 20:00etan jakinaraziko da San Andres auzoko elkartean.
  • Sari banaketa: Abenduaren 19an, zapatua, eguerdiko 13:00ean kiroldegiko erakustaretoan.