Mesedeetako Amaren egoitzan ere gaztañerre ospatuko dute

plaentxia_com 2009ko aza. 13a, 13:38
Gaztainak erre eta jango dituzte trikitilariek alaituta.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Mesedeetako Amaren egoitzak ere bere egitaraua izango du Gaztañerre eguna ospatzeko.
 
Astelehenean, arratsaldeko 15:00etan, Gaztañerre Feriako bideoa emango dute. 16:00etan, gaztainak erretzen hasiko dira eta ordu erdira, gaztaina jana egingo dute kantuan trikitilariek alaituta. Nahi duena gonbidatuta dago eurekin batera gaztañerre eguna ospatzera.