Ane Albisuk jantzi tradizionalen azalpena eta beren historia azaldu zituen

plaentxia_com 2009ko aza. 13a, 13:21
Albisuk janzkerak jasan duen aldaketaz hitz egin zuen "Gure jantziak azken 100 urteotan: zer, noiz eta nola jantzi?" hitzaldian. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Ane Albisuk euskal jantziak dituen elementu guztien azalpen praktikoa eman zuen "Gure jantziak azken 100 urteotan, zer, noiz eta nola jantzi?" kiroldegiko erakusketa aretoan emandako hitzaldian. Hogei bat lagunek adi-adi entzun zituzten bere argibideak. 
 
Euskal jantziek XIX. mende amaieratik gaur egunera bitarteko errepasoa egin zuen Albisuk. Azaldu zuenez, sasoi hartan bizimodua eta janzkera guztiz lotuta zeuden. Inguruko herrialdeetako jantziak antzekoak ziren; ordea, jantziak janzteko moduak bereizten zituen. 
 
Kanpotarren, debekuen eta industrializaioaren eragina
Albisuk azaldu zuen, urteetan janzkerak ez zuela aldaketarik jasan gerra ostera arte. Izan ere,  gizarteak jasandako eraldaketa sozial eta ekonomikoak eragin handia izan zuen janzkeran. Horrela, kanpotar aberatsen presentziak, debekuek eta industrializazioak moda zabaldu zuten. Hirietan jendeak arropa aldatu zuen. 
 
Baserrietan ordea, mantendu egin zen. Nortasuna adierazte aldera, hiritarrak festetan baserritarren jantziak janzten hasi ziren, janzkeratik jantzirako aldaketa eraginez. Albisuren esanetan, gaur egunera iritsi den ereduak apenas du zerikusirik orain 100 urteko jantziekin. 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}