Abenduaren 4tik 18ra hiru antzerki izango dira zine berrian

plaentxia_com 2009ko aza. 12a, 11:59
"Ate joka", "Marika de Playa" eta "Dígaselo con Valium" antzezlanak izango dira Antzerki Zikloan. 
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Kultura Batzordeak datorren abenduaren 4tik 18ra luzatuko den antzerki zikloa aurkeztu du. Lehenengo "ATE JOKA" Begoña Bilbaoren euskarazko antzezlana eskainiko da hurrengo hilaren 4an. Bertan, hiru lagunen arteko komedia arin eta entretenigarria ikusiko da. Aktore lanetan aurpegi ospetsuak daude, Iker Galartza, Joseba Usabiaga eta Sara Cozar telebistako tele-sailetatik ezagunak. 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Bigarren antzezlana "MARIKA DE PLAYA" da eta abenduaren 11n izango da. Ana Perezek zuzendutako lanean, Patxi Perez eta Mila Espiga aktoreak ageri dira. "Marika de Playa"-n Victorren bizitza kontatzen da. Victor, adin-krisia, krisi pertsonala eta bikote-krisia duen 40 urteko gizona da. Egoera hori apurtzera dator Marta, eta ondorioz, bakardadeak eta konpainia nahiak topo egingo dute. 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Antzerki zikloa  "DÍGASELO CON VALIUM" komediak itxiko du, Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako antzezlanak. Zuzendaria Josema Lángara da. Aktore lanetan Mª Jose Fragoso, Carlos Mendez, Marian Fernandez, Ana Mª Goikoetxea eta Josema Lángara bera ariko dira.  Arrakastadun gizon baten eta nahigabetutako andre baten istorioa kontatzen da. Euren monotonia bi emakume bitxik apurtuko dute. 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
 ANTZERKI ZIKLOA
  • ATE JOKA, abenduaren 4an, 22:15etan, kiroldegiko zinean.
  • MARIKA DE PLAYA, abenduaren 11n, 22:15etan, kiroldegiko zinean. 
  • DIGASELO CON VALIUM, abenduaren 18an, 22:15etan, kiroldegiko zinean.