Karakatera igoera zapatu honetan izango da

plaentxia_com 2009ko aza. 11a, 13:05
Aurten saria jasoko du azken metroak aurpegirik onenarekin egiten duen korrikalariak. 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Morkaiko Mendizale Elkarteak Karakatera igoera antolatu du. Zapatu honetan izango da, azaroaren 14an. Goizeko 11:00etan irtengo dira korrikalari guztiak mendian gora. Aurten, bidea ez da markaturik egongo beraz, norberak ikusiko du ze bide den egokiena Karakatera azkarren heltzeko. Gainera, zapatuan sari berri bat jasoko du igoerako azken metroak aurpegi onenarekin egiten dituen partaideak.
 
Sariak ondorengoak:
-1go sailkatua: txapela eta gazta
-1go emakumea: txapela eta gazta
-1go elgoibartarra: gazta
-1go neska elgoibartarra: gazta
-Aurpegirik onena: gazta
 
Lasterketaren ostean, partaide guztiak gonbidatuta daude Konportan egingo den bazkarira.