Kiroldegiko zinea abenduaren 4an zabalduko da

plaentxia_com 2009ko aza. 11a, 20:00
Begoña Bilbaoren "Ate joka" antzezlanak estreinatuko du areto berria.(Argazkian zineko lanak)
 
 
 
 
 
 
 
Ondo entzun duzue, bai, zineak ohialak jasoko ditu. Hamabi bat urte inguru joan dira azkenengoz zinea erabili zenetik. Ordutik, herriko eskaintza kulturalari irtenbide bat emango zion zinea berriztu eta gertatzeko eskaera asko egin dira; orain, errealitate bilakatuko da.
 
200 lagunendako lekua
Abenduaren 4an "Ate Joka" antzezlanarekin egingo da kiroldegiko zinearen irekiera. Antzokiak 200 lagunendako tokia izango du, pantaila, proiektore, oinarrizko soinu eta argi instalazioarekin. Eszenatokia 5'5 x 8'5 x 1 metrokoa izango da. Aire egokitua izango du, kontrol gela bat eta komunak. Hasiera batean antzokiak aldapa (gainbehera) izango  bazuen ere, Udalak ez ipintzea erabaki du kostu ekonomiko handia suposatzen baitzuen.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
  
 
Besaulkiak eta kamerinoak datorren urtean
Antzokia  zabaltzen denean bi gauzaren faltan egongo da, besaulkiak eta kamerinoak. Horiek datorren urtean ipiniko dira dena ondo bidean badoa. Bien bitartean, aulkiak erabiliko dira esertzeko. Kamerinoa behin-behinean erabili ahalko da. 
 
{mosimage}