Bertsolari txapelketako finalaurrekoa Bergaran jokatuko da zapatuan

plaentxia_com 2009ko aza. 5a, 14:44
Sei bertsolarik hitzarekin jolastuko dute Bergarako Labegaraieta kiroldegian.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Bertsolari txapelketa nagusia finalera hurbiltzen ari da pixkanaka. Bertsozaleen hurrengo zita zapatu honetan izango da, finalaurrekoa jokatuko baita Bergarako Labegaraieta kiroldegian. Sei izango dira lehiatuko diren bertsolariak: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Etxahun Lekue, Beñat Gaztelumendi, Fredi Paya eta Jon Martin. Aurkezlea Alaitz Rekondo izango da. 
 
Hurrengo finalaurrekoa domekan izango da Gasteizko Europa Pabelloian. Bertan arituko dira Iñaki Zelaia, Miren Amuriza, Maddalen Arzallus, Arkaitz Estiballes, Unai Iturriaga eta Xabi Paya.
 
Gaztañerren, Lizaso eta Loidisaletxe II
Gaztañerreko azoka egunean bertso saioa izango da Soraluzen. Eguerdi eta bazkalostean Lizaso eta Loidisaletxe II arituko dira bertsotan.