Atzoko udalbatzarrean ordenantza fiskalak mahai gainean laga zituzten

plaentxia_com 2009ko aza. 5a, 12:48
Ezoziko futbol zelaiaren esleipena aho batez onartu zen.
 
 
 
 
 
 
 
 
Atzoko udalbatzarrean udal tasak edo ordenantza fiskalak mahai gainean laga zituzten. EAJ, PSE eta PP-ren sei botuek, tasak mahai gainean geldiarazi zituen. Alderdi sozialistak esan zuen "tasak bozkatu aurretik kontsentsu batera ailegatu" behar dela. Alkateak erantzun zion, "aurretik beste proposamenik egin ez duen talde batek, tasak mahai gainean laga nahi izanak erantzukizun eza" erakusten duela. EAJ-k bere aldetik gehitu zuen bere garaian egin zituela tasen inguruko hiru proposamen. 
 
Bestetik, Ezoziko futbol zelaiko lanak "Zabaldu" enpresari esleitu zitzaizkion aho batez. Atxolineko landa-lursailaren erosketa eta Irisgarritasun Plana ere aho batez onartu ziren.
 
Aurkeztutako mozioak
  • EAJ alderdiak "gizarte larrialdietarako laguntzak" igotzeko aurkeztutako mozioa aho batez onartu zen.
  • Udaleko zinegotzi hautetsiek urriaren 13ko "espainiar estatuaren azken eraso errepresiboaren aurrean" mozioa aurkeztu zuten; Udal Gobernu taldearen aldeko 5 botorekin, PP eta PSE-ren aurkako 3 botokin eta EAJ-ren 3 abstentziorekin, onartu egin zen mozioa.
  • EAJ alderdiak urriaren 13ko atxiloketen inguruan aurkeztu zuen mozioa ere onartu egin zen EAJ eta EA-ren aldeko bozkekin; PSOE eta PP-ren kontrako bozkatu zuten eta Ezker Abertzalea abstenitu egin zen.
  • PSE alderdiak ere mozio bat aurkeztu zuen herriko pintaketak ezabatzearen gainean. PSE eta EAJ-ren aldeko 6 boto eta kontrako 5 boturekin onartu egin zen.
  • Udal Gobernu taldeak kiroldegi gaineko obren inguruko mozioa aurkeztu zuen. Mahai gainean laga zen, aldeko 6 boto eta kontrako 5-ekin.