1929an edo lehenago jaiotakoak omenduko dituzte azaroaren 28an

plaentxia_com 2009ko aza. 3a, 14:15
Urteroko bazkarira joan nahi duenak azaroaren 5etik 20ra bitartean izena eman beharko du Itxaropenan. (Argazkian iaz egindako bazkaria)
 
 
 
 
 
 
Itxaropena Jubilatu Etxeak 1929an edo lehenago jaiotakoak, hau da, 80 urteko edo gehiagoko adinekoak omenduko ditu. Urtero legez, bazkari bat antolatu du azaroaren 28rako. Bertara joan nahi duenak azaroaren 5etik 20ra bitartean egin ahalko du Jubilatu Etxean bertan.
 
2010eko kuotak
Bestalde, azaroaren 5etik aurrera 2010eko kuotak kobratzen hasiko dira Itxaropenan. Kuotarekin batera, gabonetako loteriako partizipazio bat lortzeko aukera egongo da abenduaren 15ra arte.