Gol sorta ederra jaso dute erregionalek eta kadeteek

plaentxia_com 2009ko aza. 2a, 14:33
Erregionalek eta kadeteek galdu egin dute; jubenilek berdindu.
 
Herriko kirolariek nahiko asteburu petrala izan dute, hirutik bik galdu egin baitute.
 
Erregionalak
Sorako erregionalek ez zuten asmatu Elgoibarri golik egiten. Ordea, jaso, ederki jaso zuten, 7-0 amaitu baitzen neurketa. Punturik lortu bare, sailkapenean zortzigarren postuan daude, Elgoibar ordea lehenengo, 16 punturekin. Hurrengo norgehiagoka Lagun Onaken aurka izango dute. 
 
Kadeteak
Sorako kadeteak aurrekoen bide beretik doaz. Izan ere, 8-0 galdu zuten Lagun Onaken aurka. Sailkapenean bosgarren daude 7 puntu batuta. Lehena, euren aurkaria izan zena da, Lagun Onak taldea, 21 punturekin. Hurrengo partidua Urolaren aurka izango dute.
 
Jubenilak
Sorako jubenilak ibili dira txukunen asteburuan. Bina berdindu zuten Urki eibartarren aurka. Seigarren daude sailkapenean 5 punturekin, Lagun Onak lehenengo postuan dago 21 punturekin. Datorren asteburuan Bergararen aurka neurtuko dira.