Urrats dantza taldeak herri dantzak irakatsiko ditu

plaentxia_com 2009ko urr. 29a, 17:16
{vimeo}7345739{/vimeo}Azken bi urteetan moduan, herri dantzak irakatsiko ditu Soraluzeko dantza taldeak. Fandangoa, arin-arina, Ipar Euskal Herriko polkak, Nafarroako jotak, zortzikoa, muttikoak, banakoa, soka dantza, larrain dantza...
 
Azken bi urteetan moduan, Soraluzeko dantza taldeak herri dantzak irakatsiko ditu, Euskal Herriko erromeria eta jaietan gehien dantzatzen diren dantzak. Hasiberriak direnek edo euren dantza hobetu nahi dutenek, fandango eta arin-arina ikasi ahal izango dute; horrez gain, Ipar Euskal Herriko polkak, Nafarroako jotak, zortzikoa, muttikoak, banakoa, soka dantza, larrain dantza...
 
Dantzarako eta ikasteko gogoa duenarendako
Saioak ordu eta erdikoak izango dira eta ordutegiak izena-ematen duen jende kopuruaren arabera ipiniko dituzte. Hori bai, ikasteko edo dantzatzeko prest dagoen guztiari zuzenduta daude. Beraz, ez pentsatu bi bider eta eman izena 943 75 13 04 telefonoan edo posta bat bidali urratsdantza@gmail.com helbidera.
 
Umeen eskolen ordutegia
Bestalde, umeen eta gaztetxoen dantza eskolak barixakuetan izango dira. 
 
6-7 urteko hasiberriak
16:45-17:15
8-9 urteko neskak
17:15-18:00
10 urtetik gorako neskak
18:00-18:45
8 urtetik gorako mutilak
18:45-19:30