Gaztañerre eguna bitartean ikastaro eta hitzaldiak antolatu dituzte

plaentxia_com 2009ko urr. 28a, 13:36
Baserritar gazteek topaketa egingo dute eta baserritar jantzien hitzaldia eta talo ikastaroa egongo dira.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Gaztañerre jaia ez da azokan soilik laburbiltzen. Aurten ere berarekin batera hitzaldiak, ikastaroak eta mahaingurak antolatu dira herrian, Gaztañerre eguna, azaroaren 16a bitartean. 
 
AZAROAREN 7an azoka baino astebete lehenago, herriko baserritar gazteek topaketa egingo dute San Andres auzoan goizeko 10:30etatik aurrera. Gazteek eztabaidagai izango dituzte nekazaritza ekologikoa, produktuak merkaturatzeko eta gizarteratzeko moduak eta proiektu berriak abiarazteko bideak.
 
AZAROAREN 11an bestalde, baserritar jantziak hizpide izango dira Ane Albisuk emango duen hitzaldian. "Gure jantziak azken 100 urteota; zer, noiz eta nola jantzi?", horixe izango da gaia eta ganoraz barneratzeko alde praktikoa ere izango du. Horregatik, Albisuk jendea animatu nahi du hitzaldira baserritar zapia eta abarkak eramatera.
 
AZAROAREN 12an, hurrengo egunean, taloak egiten ikasi ahalko da Ibai-Eder elkartean arratsaldeko 19:00etan. Ikastaroa AEKko kideek emandgo dute. Taloa egiten ikasi nahi duenak jarri harremanetan Pil-pileanekin ohiko bideetatik.
 
Gaztetxeak ere egitarauari ikusentzunezkoak gehituko dizkio: nekazaritzari lotutako bideo-dokumentalak eskainiko dituzte astean zehar.
 
Gogoratu, Gaztañerre azoka azaroaren 14an izango da eta egun nagusia, Gaztañerre eguna, 16an.
Prestatu baserritar jantziak eguna gertu dago eta!!!