Mendi taldeak bazkide eguna giro paregabean igaro zuen

plaentxia_com 2009ko urr. 26a, 15:14
Txurrukatik mendi itzulia egin eta babajana egin zuten San Andresen.(Argazkia Nikolas Mendia)
 
 
 
 
 
 
 
Ehun mendizale inguruk bazkide eguna ospatu zuten atzo San Andresen. Lehenbizi mendi itzulia egun zuten, Estaziñotik Txurrukaraino igo eta handik San Andresera jaitsi ziren, ume kuadrilan bi urteko umeak ere izan ziren pardel eta guzti!
 
Bazkal aurretik San Andresen bazkide gazteei opariak banatu zitzaizkien igotako mendiak saritzeko. Ondoren, mahaian eseri eta ehun mendizale baino gehiagok babajanaz gozatu zuten. 
 
{mosimage} 
(Argazkia Nikolas Mendia)
 
Urte honetakoak amaituta, datorren urtera begira jakinaraziko dituzte mendi irteera berriak.