Afari begetarianoa eta Mursegoren musika domekan gaztetxean

plaentxia_com 2009ko urr. 23a, 15:08
Domeka honetan afari begetarianoekin jarraituko dute gaztexean, iluntzeko 21:00etan. (Argazkia Victor Iriarte)
 
 
 
 
 
 
 
 
Okelarik jan gabe bizi daitekeela egiaztatu nahi duenak, gaztetxean izango du aukera domeka honetan egingo den afari begetarioanoan. Iluntzeko 21:00etan sabela bete eta 22:30etan Mursego txelo-jole eibartarrak girotuko du gaua.
 
MURSEGOren atzean, Maite Arroitajauregi musikaria dago. Argitaratu berri duen "Bat" lana aurkeztuko du domekan. Ordura arte itxaroterik ez baduzu entzun bere orrian zintzilikatu dituen kantuak: www.myspace.com/mursego
 
Afarirako tiketak gaztetxean edo Belarrak belar dendan eskuratu daitezke 3 eurotan.
 
Hurrengo afaria azaroaren 5erako antolatu dute.