Gaztañerre azoka prestatzeko bilera bihar udaletxean

plaentxia_com 2009ko urr. 22a, 13:39
Batzarra 18:30etan izango da udaletxean.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Urtero moduan, Gaztañerreri begira postua ipiniko duten baserritar eta artisauek azoka antolatzeko bilera izango dute bihar, hilak 23, arratsaldeko 18:30etan udaletxean.
 
Baserritar Gazteen Martxa bihar hasiko da Azpeitian
Akuilu baserritar gazteen taldeak antolatutako martxa bihar hasi eta domekara arte luzatuko da. Bere bidean zazpi herri bisitatuko ditu, Azpeitian hasi eta Azkotia, Elgoibar, Eibar, Ermua, Mallabiatik igaro eta Durangon amaitzeko. Animatu martxan parte hartzera!
 
Martxako egitaraua
URRIAK 23, barixakua
AZPEITIA
10:00 Hamarretakoa eta harrera Plaza Nagusian.
11:00 Kalejira Azkoitiara.
 
AZKOITIA
14:00 Bazkaixe Matadeixen. Bazkalostean solasaldia kontsumo kooperatiban.
 
ELGOIBAR
19:30 Mahai-ingurua kultur etxean: "Baserritar gazteen esperientzien elkartrukea". 
 
URRIAK 24, zapatua
EIBAR 
12:00 Manifestazioa: "Baserria da etorkizuna" Untzaga Plazatik. 
 
ERMUA
16:30 Kalejira.
 
MALLABIA
19:30 Pelikula emanaldia eta tertulia "Txorixak galduta eguazenian".
 
URRIAK 25, domeka
DURANGO
10:00 Baserritar gazteen azoka.
14:00 Bazkari herrikoia Andra Mariko Arkupeetan.