Bere aldeko manifestazioa antolatu du gaur, 19:30etan, AAMk (Amnistiaren Aldeko Mugimendua) "Gerra tribunalik ez!" lemapean. Plaza Barritik irtengo da manifestazioa.
Lagunen babesa
Goizeko 02:00etan Soraluzetik autobusa leporaino beteta irten da Madrileruntz, 50 lagun inguru herritarrari babesa ematera joan dira.
8 urteko espetxe zigorra
Fiskalak 8 urteko espetxe zigorra eskatzen du Mendizabalentzat, 2003an Ermuko PPren egoitzari egindako erasoarekin zerikusia izan zezakeela eta.
2006ko urtarrilaren 19an atxilotu zuen Mendizabal Ertzaintzak eta 20.000 euroko bermea ordainduta behin-behineko askatasunean utzi zuten.
Epaiketa goizeko 10:00etan hasi da eta gertutik jarraituko dugu atari honetan.