Udal kirol teknikari izateko 25 lagun aurkeztu dira

plaentxia_com 2009ko urr. 14a, 16:17
Izen emateko epea itxi da eta lehenengo azterketa urriaren 28an izango da.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko Udal Kirol Teknikari postua lortzeko 25 lagun aurkeztu dira. Epea itxita dago eta hautaketako lehen azterketa datorren urriaren 28an egingo da. Azaroan jakingo da nork lortu duen postua.
 
Udalaren deialdia
Udalak kiroldegiko zerbitzuen zeharkako kudeaketa esleitzeko deialdia egin du. Arane kiroldegiko sorospen, kirol monitore eta sarrerak kontrolatzeko eta harrerako zerbitzuen zeharkako kudeaketarako. Kontratua 2 urtekoa izango da 4 urtera luzatzeko posibilitatearekin. Izena emateko epea azaroaren 2an amaitzen da.
 
Informazio osatua udaleko web orrian aurkituko duzue: www.soraluze.net helbidean