Mendi taldeak "Soraluze ezagutzen" eguna egingo du bihar

plaentxia_com 2009ko urr. 8a, 16:46
Sorako futbol taldeek 5. jardunaldia jokatuko dute. (Argazkia Nikolas Mendia)
 
 
 
 
 
 
 
 
Soraluzeko mendi taldeak Topinburura irteera egingo du bihar "Soraluze ezagutzen" delako egunean. Orain arte jende mordoa animatu da mendi irteeretara, Urkiolara, Besaidera eta San Adrianera egindako mendi itzulietara. 
 
Datorren urriaren 25ean bazkide eguna ospatuko dute baba-janarekin.
 
Futbolariek 5. jardunaldia
Bihar herriko futbol taldeek ligako 5. jardunaldia jokatuko dute. Erregionalek Orioren aurka jokatuko dute, Kadeteak Ilintxaren kontra eta Jubenilek Arizmendi hartuko dute Antzuolako zelaian.