Abian da Kosmodisearen laugarren edizioa

plaentxia_com 2009ko urr. 8a, 14:13
Zabalik da 2009-2010 ikasturteko izen-ematea. (Argazkian iazko edizioko sari-banaketa Kussaalean, maiatzaren 4an)
 
 
 
 
 
Martxan dago jada Kosmodisea. Laugarren edizio honetan, berriz ere gazteen artean talde lana sustatu eta IKT-en (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak) bitartez eskola, ikasle eta irakasleek talde lanean proiektu berritzaileak sortuko dituzte.
 
Kosmodisea, kultura ekintzaile eta digitalarekin bat datozen konpetentzia eta balioak sustatzeko helburuarekin sortutako proiektua da. Finean, Kosmodisea IKTen erabileran oinarritutako joku berritzailea da. 
 
Aurten landuko dituzten gaiak berrikuntzetan oinarritzen dira:
+ Berrikuntza zientifikoa eta ingurumena.
+ Berrikuntza hiritarra: parte hartze aktiboa.
+ Berrikuntza kultural-artistikoa.
+ Berrikuntza teknologikoa eta gizartea.  
 
Unibertsitatetik kanpo ikasten duten ikasleei zuzenduta dago, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Heziketa Zikloak. Horrela, egin beharreko lanak maila bakoitzera egokituta daude. Pasa den urtean 34 ikastetxe, 1498 ikasle eta 80 irakaslek hartu zuten parte Kosmodisean.
 
Beste edizioetako lanak ikusteko eta informazio gehiagorako:
900 840 842 telefonoan
 
{mosimage}