Antxintxika Krosa urriaren 31n izango da

plaentxia_com 2009ko urr. 6a, 14:06
Plaentxia eta Bergara lotuko dituen krosaren 5. edizioa izango da aurtengoa.
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Azken urteetako ohiturari eutsiz, Soraluzeko Kirol sailak Plaentxia eta Bergara lotzen dituen "Antxintxika Krosa" antolatu du. Urriaren 31n izango da eta 10 km-ko luzera izango du. 
 
Izena emateko Soraluzeko Udalera jo behar da.
-Hilaren 6tik 28ra 10 euro. Kuadrilan (3 pertsona baino gehiagoko taldean) 25 euro.
-Proba egunean 15 euro. Kuadrilan 35 euro.