Bertsolari Txapelketa Nagusirako sarrerak Iratxon erosi daitezke

plaentxia_com 2009ko ira. 29a, 14:08
Finala abenduaren 13an Barakaldoko BEC-en izango da eta autobusa antolatu da Soraluzetik. 
 
 
 
 
 
 
 
 
Lau urte joan dira 2005eko Txapelketa Nagusitik eta berriari ateak zabaltzeko garaia iritsi da. Urriaren 3tik abenduaren 13ra bitartean herriz-herriko kanporaketetan erabakiko da zein bertsolarik abestuko duen Barakaldon.
 
Hamar epaile eta gai-jartzailek erabakiko dute zein den aurtengo edizioko irabazlea. Beti bezala, bi saio izango dira, goizeko 11:00etan eta arratsaldeko 16:30etan. Ordura arteko kanporaketak 17:30etan izango dira. 
 
Sarrerak lortzeko:
Iratxo goxodendan erosi daitezke 26 eurotan.
Autobusean joateko 12 € ordaindu behar dira (Gilatik irtengo da) eta bertan bazkaltzeko 20 €.
Internet bidez sarrerak aurrez eskuratzeko modua ere badago bertsosarrerak.eu edo 943 694 129 telefonoan.
 
Lehen kanporaketa zapatu honetan, urriaren 3an Zestoan izango da, Gurutzeaga pilotalekuan, 17:30etan.
 
BERTSO EGUTEGIA
 
Final-laurdenak:
Urriak 3 Zestoa
Urriak 10 Leitza
Urriak 11 Bilbo
Urriak 17 Uztaritze
Urriak 18 Zarautz
Urriak 24 Laudio
 
Finalaurrekoak: 
Azaroak 7 Bergara
Azaroak 8 Gasteiz
Azaroak 14 Tolosa
Azaroak 15 Hendaia
Azaroak 21 Gernika
Azaroak 22 Iruñea
Azaroak 29 Donostia