Erregionalak mailaz igo dira

plaentxia_com 2009ko eka. 9a, 14:40

Kostkasi irabazita ( 0-1 ), datorren urtean Sorak lehen mailan taldea izango du.


Aurtengo denboraldia ondo baino hobeto amaitu du herriko futbol taldeak. Aurreko larunbatean itzulerako partidua izan zuten Donostian. Bi goleko errentari eustea zuten helburu eta baita bete ere. Gol bategatik irabazi zien donostiarrei, horrela hurrengo urtean lehen mailan jokatuko dute. Hori ospatzeko, harrera beroa egin zitzaien jokalariei herriko udaletxean.