Haurren euskal jai arrakastatsua

plaentxia_com 2009ko eka. 1a, 16:49

Eguraldi ona lagun zutela 150 dantzari bildu zituen haurren euskal jaiak atzo.

 

 

 

 

 

Antzuolako “Oin arin”, Oñatiko “Oñatz”, Arrasateko “Txikitxu” eta “Lore gaztiak” eta herriko “Urrats” dantza taldeek herrian dantzarazi zuten. Antolatzaileen arabera, jaia aurreikusi moduan joan zen. Hasieran ongi etorria egin zitzaien talde gonbidatuei, ondoren, kalejira herrian zehar trikitiaren musika lagun zutela, eta bazkariaren ostean Alardearekin amaitu zuten eguna. Giro paregabea izan zuten eguraldi onari esker eta antolatzaileak eta dantzariak, denak oso gustura geratu ziren.

 

Hodei Elortegi Soraluzeko “Plazatik Gaztetxera”-ko irabazle

 

Pasa den ostiralean Plazatik Gaztetxera bertso txapelketaren lehen kanporaketa jokatu zen gaztetxean. Afaltzen 30 lagun inguru batu ziren eta zenbait gehiago izan ziren saioa ikustera hurbildu zirenak. Maila oso ona eman zuten sei bertsolariek eta ikusleek adi eta arreta handiz jarraitu zituzten bertsoak. Hodei Iruretagoiena zarauztarra izan zen garailea eta jendearen saria Eneko Beretxinaga herritarrak jaso zuen, puntuaketan 5. gelditu zen.

 

Soraluzeko saioaren sailkapena honakoa izan zen:

1.-Hodei Iruretagoiena

2.-Egoitz Alkorta

3.-Maialen Belarde

4.-Peru Vidal

5.-Eneko Beretxinaga

6.-Mikel Olaizola

 

Bestalde, hurrengo kanporaketa Elgoibarren jokatu zen zapatuan. Saio horretako irabazlea Ander Elortegi izan zen Hodei Gaztelumendirekin buruz-burukoa irabazi ostean. Publikoaren saria irabazi zuena ere Elortegi bera izan zen. Azken kanporaketa Deban izango da.

 

 

Asteburuko argazkiak

Haurren euskal jaia:

 

{mosimage} 
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}

 

Plazatik Gaztetxera bertso saioa:

 

{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}
{mosimage}