Peio Etxeberria askatzeko eskatu zuten zapatuko ekitaldian

plaentxia_com 2009ko mai. 18a, 14:13
Joan zen zapatuan Kiroldegian antolatutako ekitaldian 200 lagun inguru bildu ziren, Peio Etxeberria soraluzetarraren askatasuna eskatzeko.
Ekitaldian zehar dantza, poesia eta kantu emanaldiak izan ziren eta 20 urteotako gertakizunak gogoratu zituzten argazki bilduma eta bideoen bitartez.
 
 
Peio berak idatzitako gutuna ere irakurri zuten. Gutunean "dispertsioaren aurka lanean dihardutenei" eskerrak eman eta gatazka politikoari konponbidea eman arte lanean jarraitzeko mezua helarazi zuen. Ekitaldiko momenturik hunkigarriena senideei aurreskua egin eta lore sortak eman zizkietenekoa izan zen. Peioren askatasuna eskatuz emaitu zen ekitaldia.
 
{mosimage}