Euskal Preso Politikoen inguruko mozioa onartu egin da

plaentxia_com 2009ko mai. 14a, 00:06
Oposizioko taldeek saio aretoa utzi zuten urgentziazko mozioa aurkeztu ezinda.
Atzoko ez-ohiko batzarrean, aurtengo plantilla organikoa eta 2009ko lanpostuen zerrendak onartu ziren. Europako Legelbitzarreko hautes-mahaiko kideen zozketa ere egin zen. Udal gobernu taldeak  Euskal Preso Politikoei buruzko mozioa aurkeztu aurretik, EAJ alderdiak urgentziazko mozio bat sartzeko eskaria egin zuen. Alkateak, ez-ohiko saioetan horrelakorik egin ezin daitekeela esanda, atzera bota zuen alderdi jeltzalearen eskaria. Momentu horretan, oposizioko alderdikideek aulkitik altxatu eta saio aretoa utzi zuten.
 
Udalbatzarrak baina, aurrera egin zuen eta Euskal Preso Politikoei buruzko mozioa onartu egin zen udal gobernu taldeko kideen aldeko 5 bozkekin, beharrezko botuen herena beteta.