Musika tailerra eta kontzertu didaktikoa Soraluzen

plaentxia_com 2009ko mai. 12a, 15:54
Herriko Musika Eskolak ekitaldi batzuk egingo ditu gaur eta ostiralean.
Alde batetik, ikasleen audizioa egongo da eta bestetik, Bergarako Belceblues taldeak eskainiko duen kontzertu didaktikoa. Bestalde, 2009-2010 ikasturetarako matrikulazio epea zabalik dagoela gogorarazten da, maiatzaren 13tik ekainaren 22ra bitartean.
 
 
 
 
Hauexek dira antolaturiko ekitaldiak:
 
-Gaur hilak 13, arratsaldeko 16:15etan, frontoian: Musika Tailerreko ikasleen audizioa eta ipuin musikala.
-Maiatzak 15, kapillan: "Blues musikaren inguruan kontzertu didaktikoa" Belceblues taldearen eskutik. (Bederatzi urtetik gorako neska mutilei zuzenduta).