Bihar Langileen Nazioarteko Eguna ospatuko da

plaentxia_com 2009ko api. 29a, 22:02
Maiatzaren 1a Langileen Nazioarteko Eguna dela aldarrikatzeko LAB sindikatuak manifestazioa antolatu du Donostian
Bazkari ere antolatu du aipatutako sindikatuak. Autobusean eta bazkarian izena emateko, Eibarren duten egoitzara deitu (943 820489) telefonora edo bertara jo.
 
 
{mosimage}LABek antolatutako Kotxe Karabana:
Hilaren 28an, Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna zela eta, patronala eta administrazio publikoak duen jarrera salatzeko asmoz, LAB sindikatuak antolatuta kotxe karabana egin zuten goiz osoan zehar Deba Beheko eskualdean. (Argazkia: Soraluzetik goizeko 11:00ak inguruan pasatu zen kotxe karabana).
 
 
 
{mosimage}Ezker Abertzaleak antolatutako ekimenak:
Lan Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira Soraluzeko Ezker Abertzaleak hainbat ekimen antolatu zituen. Apirilaren 28an, arratsaldeko 19:30etan enkartelada egin zuten Plaza Barrixan eta atzo arratsaldean, Jon Kerejetak eta Aitor Saez-ek dinamizatutako hitzaldia entzuteko aukera egon zen; "Arazoa ez da krisia baizik eta kapitalismoa" izenburupean.