Soraluzeko milaka argazki zahar interneten ikusgai

Juan Manuel Berrueta argazkilari soraluzetarrak webgune batean zintzilikatu ditu herriko argazki zaharrak . Bi mila argazki inguru daude dagoeneko. Kiroletakoak, eraikinenak, paisaienak, pertsonaienak, musikarienak... ikus daitezke.
Zazpi mila argazki zaharreko bilduma dauka Juanmak, baina oraindik digitalizatu gabe dauzka 3.000 inguru.
Herriko jendeak emanda, sailkatu eta digitalizatu ostean, herritarren eta edozeinen eskura ipintzea erabaki du, interneteko webgunean ipinita. Argazkietan komentarioak egin daitezke, iritzia eman edo argazkiari buruzko datuak emateko. 
 
 
{mosimage}  {mosimage}
 Franco diktadorea, kañoi fabrikara egindako bisitan
 Garai bateko txistulariak, danborjolea eta soinujolea
 {mosimage} {mosimage}
Mercedarietako 1946ko ikasleak
Finalista eguneko domina banaketan, Ezozin
 
 HERRIKO ARGAZKI ZAHARRAK IKUSTEKO: KLIKATU HEMEN  
 
Azken urteotan herrian izandako ospakizunen bildumak (Santiago-Santa Ana jaiak, RKzulo, Galipot...) eta beste gai batzuei buruzkoak ere ikus daitezke Berruetaren web orrian. KLIKATU HEMEN