Pil-pileanek urteko bazkideen batzarra egingo du

plaentxia_com 2008ko urt. 15a, 18:29
Pil-pilean Euskara Elkarteak bazkideentzako batzarra egingo du datorren zapatuan, hilak 19, goizeko 11etan Kiroldegiko erakusketa gelan. Bertan, joan den 2007. urteko memoria eta balantze ekonomikoa eta 2008rako asmo berriak eta aurrekontua aurkeztuko dituzte.
 
Elkarteak batzarrera dei egiten die elkarteko bazkide guztiei, orainarteko lanaren berri jakin dezaten eta 2008ari begira dauden asmoak ezagututa, euren proposamenak eta kezkak luza ditzaten.
 
Ondoren, bazkaria egingo dute elkarteko kideek eta bertaratutako bazkideek.