I.San Blas Opilen Lehiaketa antolatuko du Udalak aurten

plaentxia_com 2008ko urt. 14a, 11:37

Soraluzen egun berezia izaten da San Blas eguna, eta herritarrek opilak egiteko duten ohitura aprobetxatuz, lehiaketa egitea erabaki du Udaleko Kultura Batzordeak datorren otsailaren 3an.

 100, 50 eta 25 euroko sariak banatuko dira. Lehiaketa eguardiko 12etan egingo da Plaza Barrixan (euria bada, elizpean). 15 parte hartzailetan ipini dute muga eta derrigorrezkoa da opilak etxean egindakoak izatea.

Izena emateko aukera bi daude: Udaletxera jo edo egunean bertan apuntatu.