Akordeoi orkestra eta harpa soinuak izango dira zapatuan Elizan

plaentxia_com 2008ko urt. 10a, 17:21
Donostiako Illumbe akordeoi orkestrak eta Paula Alonso soraluzetar harpa jotzaile gazteak kontzertua eskainiko dute zapatu honetan Elizan, iluntzeko 20:00etan, Elizaren berrinaugurazio ekitaldi zikloaren barruan.

 

 

 

{mosimage} ILLUMBE AKORDEOI ORKESTRA

 1985 urtean sortu zen Illumbe Akordeoi Orkestra. Hasieratik izan da Jose Juan Zubillaga taldeko zuzendaria. Gaur egun 25 lagunek osatzen dute orkestra, eta 26 urteko bataz besteko adina daukate. Gehienak akordeoiko profesionalak dira eta gainontzekoak bide beretik doaz.

23 urteotan hainbat sariri esker gaur egun duten ospea egin dute. 1991 urtean jaso zuten lehenengo saria. Urrezko saria eta garaikurra jaso zituzten "Reina Sofia" Nazioarteko Lehiaketan, hurrengo lehiaketako galarako gonbidapena ere jasoz.

1993an: 1. Saria Orkestra Handien Kategorian, Santanderreko "Palacio de festivales" izeneko jaialdi jauregian ospatu zen 36. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan.

1994an: Urrezko Domina Andrexieux Bouthéon herrian (Frantzia) ospatu zen "Grand Prix International" Akordeoi Lehiaketan.

1995ean: 3. saria Anconan (Italia) ospatu zen "Castelfidardo Hiria" Nazioarteko Lehiaketan.

1997an: Zilarrezko domina, Bischwiller hirian (Frantzia) ospatu zen 17. "Grand Prix International"ean.

2000an: 1. saria Ohorezko Orkestren kategorian, Akordeoi Orkestren "Irun Hiria" nazioarteko Lehiaketan.  Urrezko Domina eta garaikurra Genova-Thonexen ospatu zen Piano-Akordeoi-keyboarden "Grand Prix International" lehiaketan.

2004an: Ohorezko Diploma "Ganbera musika" kategorian, Zaragozako Palacio de Festivales jaialdi jauregian ospatu zen Nazioarteko musika lehiaketan.

2006an: 1. saria Arrasaten ospatutako IV. Akordeoi Orkestra Lehiaketaren maila gorenean.

 

PROGRAMA

* Libertango....................................................................A. Piazzolla (Moldaketa: A. Alvarez) 

* Caballería Ligera ...........................................................F. V. Suppé

* Tango de la Marquesa....................................................H. Ehme

* El Caserío....................................................................J. Guridi

* La Boda de Luis Alonso..................................................G. Gimenez

* Orfeo en los Infiernos....................................................J. Offenbach (M: JJ. Zubillaga)

* Amanda......................................................................H. Kulzer

* Poeta y Aldeano...........................................................F. V. Suppé

 

{mosimage}PAULA ALONSO, HARPA JOTZAILEA 

11 urteko soraluzetar neska honek harpa ikasketak egiten dihardu Donostiako Francisco Escudero musika kontserbatorioan, oinarrizko 4. mailan.

Kontzertuan obra bi eskeiniko ditu:

* Romance....................................................................J. H. Naderman

* Rondel.......................................................................Bretainiako kantu folklorikoa