Olentzero eta Mari Domingi Plaza Barrixan daude

plaentxia_com 2007ko abe. 11a, 14:46
Aste bi lehenago iritsi dira Mari Domingi eta Olentzero herrira. Estalpean sartu dira beren erraminta, janari eta ikatzarekin eta hantxe izango dira abenduaren 24a bitartean.
Aurten, zuhaitzaren ordez Olentzero eta Mari Domingi estalpean ipintzea erabaki du Udalak. Atzo ipni zituzten Plaza Barrixan. Horretarako, Angel De la Torre arotzak egurrezko etxola prestatu zuen, 3 x 4 x 2,5 metroko neurriak dituena. Tere Guenetxea arduratu zen bi pertsonaiak jantzi eta apaintzeaz. 
 
{mosimage}Zuhaitza ipintzea baino ekologikoagoa dela deritzo Udalak, zuhaitza urtetik urtera bota egin behar baita eta argiztapenean energia asko gastatzen baita. Aurten egindakook, datozen urteetarako ere balioko dute, baita beste ekitaldi batzuetarako ere.