Institutuko ikasleentzat jangela zabaldu dute

plaentxia_com 2007ko abe. 5a, 10:21
DBHko institutuko ikasleek jangelan bazkaltzeko aukera daukate, joan den eguaztenaz gero. Egunero hamar bat bazkaltiar batzen dira, zaintzaile birekin. Ikastola Zaharreko lehenengo solairuan dago jangela, Haurreskolaren gainean.
Orain artean ikastetxeko ikasleak goiko eskolako jangelara joaten ziren bazkaltzera, baina azaroaren 28a geroztik badute beraien jangela. Ikastetxeko edozeinek erabil dezake zerbitzua, baldin eta 24 ordu aurretik idazkaritzan abisua uzten badu eta bazkari-txartela hartu. Jatordu bakoitzagatik 3,80 euro ordaindu beharko dira.