Emakumeen Aurkako indarkeriaren kontra idatzia kaleratu du Udalak

plaentxia_com 2007ko aza. 21a, 17:34
Udal korporazioko alderdi guztiek adostasuna lortu dute eta Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna azaroaren 25ean izanda, idatzi bat kaleratu dute. Bertan deialdia egiten da domekan eguardiko 13:00etan "Emakumeen Aurkako Indarkeriarik ez!" lemapean egingo den kontzentrazioan parte hartzeko.
 
(Osorik irakurtzeko, ireki albistea)

 

  AZAROAREN 25eko ADIERAZPEN INSTITUZIONALA EMAKUMEEN INDARKERIAREN AURKAKO        NAZIOARTEKO EGUNA

Beste urte batez, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Soraluzeko Udalak salaketa egin nahi du eta biolentzia matxistaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa hartzen du, gure Udalerrian ere irauten duen gaitza baita.
Jakin badakigu emakumeen kontrako biolentziak kontzientzia kolektiboan sakonki errotutako jokabide-eredu soziokultural batean oinarrituta dagoela. Neska eta mutilak gizarteratzeko modu desberdinean du jatorria non eratzen, igortzen, barneratzen eta adierazten diren generoaren rolak eta estereotipoak, eta, aldi berean, biolentziaren beraren legitimazio sozial eta kulturaleko prozesuen bidez indartzen den. Biolentzia hori desagerrarazteko, ahal denik eta azkarren eta nahitaez bereizi behar dugu maskulinitatearen eta feminitatearen zenbait ereduren ikasketa emakumeen kontrako biolentzia erabiltzetik eta/edo legitimatzetik, eta, horretarako, berdintasunerako hezkuntzan, berdintasunean oinarritutako harreman afektibo osasuntsuen sustapenean eta pertsona autonomo, aske eta berdinen garapen integralean oinarritutako irtenbideak planteatu behar ditugu.

Aurten, neska nerabeen kontrako biolentziazko harremanetan jarri nahi dugu arreta, izan ere, sektore hori sarritan ahazten dugu arlo honetan garatzen ditugun ekimenetan.
Gainera, azken azterketek erakusten dutenez, biolentzia sexista jasaten duten emakumeak gero eta gazteagoak dira. Biolentzia hori, besteak beste, beldurraraztearen, eraso fisikoaren edo abusuaren bidez gauzatzen da, baina baita modu finagoen bidez ere, esate baterako, isolamenduaren bidez, txantaje emozionalaren bidez, manipulazioaren bidez, erasoaren bidez, gutxietsiz eta, batez ere, biktima kontrolatuz. Metodo horiek antzematen zailagoak dira neska eta mutil gazteentzat harreman afektiboetan.

 Horren guztiaren jakitun, Udal honek

 KONPROMISOA HARTZEN DU, bere eskumenen esparruan eta indarreko legeria aplikatuz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren aurkako udal politika aktibo, oso eta koordinatua garatzeko, arreta berezia jarriz neska gazte eta nerabeen kontrako biolentzian, beraien partehartzea aintzat hartuta.

GONBITEA EGITEN DIE herritar guztiei, eta, bereziki, udalerriko neska eta mutilei azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, Soraluzeko Plaza Barrixan, eguerdiko 13:00etan egingo den elkarteratzean era aktiboan parte hartzera.

                                                                        SORALUZEKO UDALA