Dantza Taldeko DVDa salgai egongo da Gaztañerre Azokan

plaentxia_com 2007ko aza. 8a, 11:38
Soraluzeko Dantza Taldeak aurten 50 urte betetzen dituela-eta, Pil-pilean Euskara Elkarteak DVDa kaleratu du, Euskal Jai Batzordea, Urrats Dantza Taldea eta Kontrargirekin batera. Gaztañerre Azokan salgai jarriko da Pil-pileanen postuan. 3 euro balioko du bazkideentzat eta 6 euro bazkide ez direnentzat.
 
Herriko euskal dantza taldeei lotutako argazki eta bideoek osatzen dute DVDa. Batzuek aspaldikoak dira, gerra aurrekoak esate baterako; besteak, gaur egungoak. 
5 ataletan banatuta dago dokumentua:
 
  • Dantza Taldearen historia batzen duen argazki muntaia
  • Ezoziko Ama dantza taldearen saioaren bideoa 1966ko jaietan
  • Ikastolako dantza taldea eta 70.hamarkadako euskal jaien bideoa
  • 50. urteurreneko ospakizuneko argazki muntaia
  • 50. urteurreneko ospakizuneko bideoa 

Kaleratutako 400 aleak azokan agortuko ez balira, taberna eta dendetan egongo dira salgai datorren astetik aurrera. 
 
{mosimage}