Aparkalekuetan aldaketak izango dira Gaztañerretarako

plaentxia_com 2007ko aza. 7a, 10:39
Oleatik Ezozi Bideraino doan errepidearen errei bat aparkaleku moduan erabiliko da zapatuan. Bergaratik Eibarrerako erreia libre egongo da eta norantza horretan zirkulatuko dute ibilgailuek. Eibartik Bergararako erreia erabiliko da aparkaleku bezela eta norantza horretan joan nahi duenak, herriaren erdialdetik (Baltegieta,Errabal, Atxuri...) joan beharko du.



Aldaketa honen berri emateko metro eta erdiko hiru panel handi ipiniko dituzte Ezozi Bideko errotondan, Etxaburuetara jeisteko bidegurutzean eta Estazioko sarreran. Egunean bertan ere Udaltzainak egongo dira inguruan jendeari autoak aparkatzen laguntzeko, goizeko 7etatik hasita. Iluntzeko 8ak arte  aparkatu ahal izango da bertan; ondoren ez.

Frontoia eta Erregetxea itxita

Plaza Zaharra eta Erregetxea barixaku goizean hutsik egon beharko dira, Azokako postuen eta Karpa erraldoiaren  muntaia egun horretan egingo dira eta.

Frontoian dauden aparkalekuak azokan postua ipiniko duten baserritar eta artisauentzat izango dira. Zapatuan goizeko 7etarako libre egon beharko da frontoia.

Zapatuan bertan, Etxaburuetatik beherako bidea, Santa Ana eta Kalebarren itxita egongo dira, “Azokara datozenak lasai ibil daitezen”dio Udaltzainburuak. SAPA inguruetan ere aparkatzeko gomendatu die herritarre.

Aparkatzeko debekua

Azoka egunean Oleatik Ezozi Biderako bidean aparkatu ahal izango bada ere, gainontzeko egunetan debekatuta dago.