Nafarroa Oinezen laguntzaileak behar dira

plaentxia_com 2007ko urr. 18a, 21:44
Vianan izango den aurtengo Nafarroa Oinezen laguntzaileak behar dira hainbat lan egiteko. Hauxe laguntza deialdia:

"Nafarroa Oinez egunerako LAGUNTZA BEHAR DUGU. Bete gabe dauden lanak hauek dira: tabernetako arratsaldeko txandak eta seguritate eta aparkarkalekuak.
Zure edo zure taldearen laguntza eskaini nahi baduzu bide hauek erabil ditzakezu:

948 44 62 65 telefonoa (Ikastola) 688609913 Bendi / Gontzal

Ikastola txikia garenez denon elkarlana behar-beharrezkoa dugu. Eskerrik asko."